Belaunaldi-arteko ekitatea

Aitona bilobarekin.
Berotze globala belaunaldien arteko ekitate ezaren adibide bat da.

Belaunaldien arteko ekitatea testuinguru ekonomiko, psikologiko eta soziologikoetan belaunaldien arteko justiziaren ideia da. Ekitatea, kasuan-kasuan, norberari berea, behar duena edo merezi duena, ematea da. Haur, gazte, heldu eta zaharren arteko dinamikaren ekitateari aplika dakioke kontzeptua. Gaur egun bizi diren belaunaldien eta etorkizuneko belaunaldien arteko ekitatean ere aplika daiteke. Esaterako, egungo belaunaldiek ze mundu-mota utziko diete datozenei? [1]

Belaunaldien arteko ekitateari buruzko gaiak hainbat arlotan planteatzen dira. Sarritan ekonomia publikoan eztabaidatzen da, bereziki trantsizio-ekonomiari, gizarte-politikari eta aurrekontuak egiteari dagokienez. Adibidez, askok Estatu Batuen zor gero eta handiagoa belaunaldien arteko desekitatearen adibide gisa aipatzen dute, etorkizuneko belaunaldiek ondorioak jasango baitituzte.

Belaunaldien arteko ekitatea ingurumen-kezketan ere aztertzen da, garapen iraunkorra, klima-aldaketa eta abar. XX. mendean baliabide naturalak etengabe agortu izana zama handia izango da etorkizuneko belaunaldientzat. Belaunaldien arteko ekitatea ere eztabaidatzen da, bizi-mailei dagokienez, bereziki adin eta belaunaldi desberdinetako pertsonen bizi-mailetako ekitaterik ezari dagokionez. Belaunaldien arteko ekitate-arazoak zaharren zaintzaren eta justizia sozialaren eremuetan ere sortzen dira.

Gaur egun hartzen diren erabaki asko gazteen iritzirik gabe hartzen dira eta, ondorioak, aldiz, haiek eman beharko dituzte. Nolabait muturreko ekitatearen falta erakusten du fenomeno horrek.

  1. "The Big Read: Generation wars". Herald Scotland. 2017ko abuztuaren 5a. [1]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search